- 18 martxoa, 2024
- Txekalde
Kudeaketa eta asistentzia – Egoeraren diagnostiko energetikoa – Industria – UROLA GARAIA
BEZEROA: UGGASA, Urola Garaiko Garapenerako Agentzia eta Gipuzkoako Foru Aldundia
EGOERA: Amaituta
SEKTOREA: Metala, Kimikoa, Merkataritza
Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga (Gipuzkoa)
Urola Garaian kokatutako metalaren, kimikaren eta merkataritzaren sektoreko 16 enpresari azterketa energetikoa egin zaie, enpresa bakoitzak energiaren arloan gaur egun duen egoera ezagutzeko eta hobetzeko neurriak eta ekintzak proposatzeko, energia aurrezten eta eraginkortasunez erabiltzen laguntzeko.
Energia-eraginkortasunaren arloko azterketa pertsonalizatuak egiten dira, eta diagnostikoaren etapa nagusiak hauek dira: informazioa biltzea eta instalazioak bisitatzea; kokalekuen ezaugarriak aztertzea, hala nola energia-kontratazioaren baldintzak, energia-kontsumoak eta erabilitako energia-iturriak, batez ere gas naturala eta elektrizitatea.
Proiektua amaitzeko, emaitzak eta ondorioak aurkeztu behar zaizkio enpresa parte-hartzaile bakoitzari, eta txostena entregatu. Txosten honek hainbat hobekuntza-neurri jasotzen ditu, energia-eraginkortasunaren arloko bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa eta ekoizpen-sisteman energia berriztagarriak sartzea kontuan hartuta, hala nola autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa. Azkenik, enpresei energia-kudeaketan modu autonomoan kontuan hartu beharreko ohar batzuk ematen zaizkie.