Araudia – 1/2024 Legea, otsailaren 8koa – Trantsizio energetikoa eta klima-aldaketa
2024ko otsailaren 21ean,
Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legea argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Lege honi buruz gehiago jakin nahi duzu? Jarraian azalduko dizugu.
Zergatik behar du Euskadik lege hori?
Atmosfera berotzen ari da, eta ondorio larriak ditu gure ingurumenean eta gizartean. Horregatik, tenperatura-igoera hori mugatu behar dugu, eta ondorio negatiboak murriztu; berotegi-efektuko gasen emisioak murriztu behar ditugu, hemendik 2050era zero mailara iristeko.
Euskadin, beranduenez 2050ean, neutraltasun klimatiko hori lortzeaz gain, lege honen bidez gure etorkizunerako garrantzitsuak diren beste helburu batzuk lortu nahi dira.
Zeintzuk?
– Berotegi-efektuko gasen isurketak % 45 murriztea 2030ean, 2005. urtearekin alderatuta.
– Energiaren azken kontsumoan gutxienez % 12 aurreztea 2030ean 2021arekin alderatuta.
– 2030. urterako, energia berriztagarriek azken energia-kontsumoan duten partaidetza gutxienez % 32 izatea lortzea.
– Lurraldeak klima-aldaketarekiko duen erresilientzia handitzea.
Lege hori, era berean, Jasangarritasun Energetikoaren 4/2019 Legearekin osagarria da, eta, beraz, haren betebeharrek indarrean jarraitzen dute, eta testu horretan jasotako organoak lege-esparru berrira egokitzen dira.
Toki-erakundeentzako eta gobernantza-organoarentzako erreferentzia teknikoa Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Euskal Bulegoa izango da. Gainera, Trantsizio Energetikorako eta Klima Aldaketarako Herritarren Batzarra sortu da, herritarren parte-hartzea bultzatzeko.
Zein udalerrik dute klimari eta energiari buruzko tokiko planak onartzeko betebeharra eta noizko?
– Lurralde historikoek eta 5.000 biztanletik gorako udalerriek (gainera, bi urtean behin, beren planen betetze-mailari buruzko txosten bat egin eta onartu beharko dute).
– 5.000 biztanletik beherako udalerriek banaka edo eskualdeka egin ahal izango dituzte klima- eta energia-planak.
Ley transición energetica pdf resumen