Prestakuntza-jardunaldia – Enpresak – autodiagnostikoa – IRAURGI BERRITZEN

Home Blog Single

Prestakuntza-jardunaldia – Enpresak – autodiagnostikoa – IRAURGI BERRITZEN

BEZEROA: IRAURGI BERRITZEN, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia eta Gipuzkoako Foru Aldundia

EGOERA: Amaituta

SEKTOREA: Ostalaritza, Merkataritza eta Lehen Sektorea

  Helburua izan da merkataritzako, ostalaritzako eta lehen sektoreko enpresei beren enpresaren energia-diagnostikoa modu autonomoan egin ahal izateko behar dituzten ezagutzak eta tresnak ematea.

Proiektu hau egiteko jarraitutako etapak honako hauek izan dira enpresa bakoitzean:

1. etapa: Instalazioak bisitatzea eta bakoitzaren egungo egoera ezagutzeko beharrezko datuak hartzea.
2. etapa: Egungo egoeraren azterketa.
Bildutako informazioa aztertu eta egoeraren diagnostiko energetikoa egiten da, bai eta enpresak epe labur/ertainean kontuan hartzeko hobekuntzen edo alderdien planteamendu bat ere.
3. etapa: Azterketarako eta prestakuntzarako banakako lanaldi presentziala, enpresa bakoitzean hautemandako beharren arabera

Enpresei banaka antzemandako energia-hobekuntza esanguratsuenak hauek dira:

• Kontratatutako potentzien optimizazioa
• Kondentsadore-bateria instalatzea/berritzea
• Kontratazio-baldintzak berriro negoziatzea
• Ekipoen eta potentzien inbentarioa egitea eta mantentze prebentiboko kontratuak eguneratzea
• Erradiadoreetan balbula termostatikoak instalatzea
• Berotzeko eta/edo hozteko ekipoak abiarazteko eta gelditzeko ordutegiak kontrolatzea eta arautzea
• Presentzia-sentsoreak eta tenporizadoreak instalatzea luminarietan
• Luminariak LED teknologiarekin ordeztea
• Bero-ponpen ordez eraginkortasun handiagoko ekipoak jartzea (aerotermia)
• Autokontsumo fotovoltaikoaren bidezko sorkuntza

Escribe tu comentario

1111